Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bi egun baino gutxiago geratzen dira festarako!!!

Tiketen salmenta ostiral eguerdirarte luzatu da

Gero eta gutxiago geratzen da TAKE-ren 25. urteurreneko festarako. Larunbat honetan izango da egun osoko festa, bertaratu nahi duten guztientzat.

Jardunaldi luzea izaki, berriro gogora ekarriko dugu aurreikusitako egutegia:

• 9:00etatik aurrera eta 12:00ak inguru arte, Usabal Kiroldegian klubeko harrobiko taldeek txapelketako partiduak jokatuko dituzten bitartean, hamaiketako bat izango da animatzera bertaratzen direnentzat.
• Hauek amaitzean, klubeko partaideez osaturiko txaranga baten erritmoari jarraituz, Usabaldik abiatuko da kalejira bat, amaiera Euskal Herria Plazan izango duena. Kalejira honetan hiru geldialdi egingo dira. Lehena 12:30-ak inguruan izango da Iurre Tabernan. Bigarrena 66 tabernaren inguruan 13:15 aldera. Eta bazkalaurreko azken geldialdia Tonto kalean egingo da 14:00-ak inguruan.
• 14:30ak inguruan hasiko da herri bazkaria, eta bertan zenbait sorpresa izango dira protokoloari eskainitako momentuez gain.
• Arratsalde erditik aurrera, JAINEKIN txarangaren erritmoan herriko kaleetan poteoa izango da.
• Iluntze aldera, ogitarteko bat afaltzeko aukera izango dute bertaratzen direnek Zerkausian.
• Gauean festak jarraituko du DJ mugikor batekin, kasu honetan DJ JOTATXO izango dugu herriko kaleak alaituz.

Azken egunetan tiketen salmentak izan duen gorakada dela eta, ostiral eguerdirarte luzatu da beraien salmenta Orbela, Iurre, Ikatza eta Bide Goxo tabernetan.

menu
menu