Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehen porrota Oria Electricidad taldearentzat

Duela 2 aste garaipen garrantzitsua lortu zuten Donosti aldera egindako bisitan, baina oraingoan, azpeitiko taldea nahiko erraz gailendu da Tolosako Usabal polikiroldegian izandako partidan.

Etxekoak ez ziren batere sartuta atera partidara eta lehenengo minutuan jada azpeitiarrek aurreneko abantailak lortu zituzten. Tolosarrak uneoro ezinean ikusten ziren kantxaren gainean. Azpeitiarrek jarritako erritmoa jarraitu ezinik, hutsartea eskatu behar izan zuen entrenatzaileak hauspoa berreskuratu zezaten jokalariek.

Defentsako lanean galduta ibili ziren jokalariak, akats asko egin zituzten eta azpeitiarrek ederki aprobetxatu zituzten egindako opari guztiak. Atsedenaldian markagailuak argi erakusten zuen kantxan ikusten zena, 20 puntuko abantaila bait zuten azpeitiarrek.

Bigarren zatian beste jarrera batekin kantxaratu ziren jokalariak, eta hirugarren laurdeneko emaitza tolosarren aldekoa izan zen. Azpeitiarren erlaxazioaren ondorio izan zitekeen baina jokalariek erakutsi zuten badirela gai talde indartsuei aurre egiteko ere.

Askotan partidak jokatzen hasterako galdutzat emateko ohitura dago, baina larunbateko partidan argi geratu zen saiatu eta sinistu ezkero, gauzak oso ezberdinak izan daitezkeela.

Animo mutillak!! Datorren astean beste talde gogor baten aurka jokatzea tokatzen da. Sinisten badugu eta borrokatzen badugu ziur garaipenetik gertu ibiliko garela.

menu
menu