Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen argia TAKE Aralar Kirolak junior neskentzat

64-40 nagusitu ziren Axular talde donostiarrari

A1 ligaxkako lehen itzulia hasi berria denean, TAKE Aralar Kirolakeko neskek 4. garaipena eskuratu dute Axular talde donostiarraren aurka. Bi porroten ostean taldeak sentsazioak berreskuratzea zuen helburu asteko entrenamendu onen ostean.

Partidurako ia talde osoa zegoen prest, Andoni entrenatzaile filipinarra izan ezik. Lehen minutuak oso trabatuak izan ziren. Bi joku mota ikusten ziren kantxa gainean, joko geldoa donostiarren aldetik eta eraso azkarrak eta biziak tolosarren aldetik. Nork eramango zuen partiduaren pixua ikusteko zegoen lehen laurdena 14-12 bukatu zenean. Bigarren laurdenean TAKEko neskek defentsa gogortu zuten eta abantaila handituz joan ziren pixkanaka atsedenaldira 29-17 iritsi arte.

Atsededenaldiaren ondoren taldeak bere erritmoa inposatzen jarraitu zuen eta kanpotik saskiratutako jaurtiketak ez zion partiduan sartzeko aukerarik eman talde donostiarrari. Partidua ia erabakita zegoela tolosarrek aldea handitu zuten amaieran 64-40ko emaitzara iritsi arte.

Partidu politta sentsazioak berreskuratu eta etorkizunean izango diren partidu zailagoetan maila handituz joateko. Hurrengo astean Donostian Bera Bera taldeari bixita egin beharko diote. I

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu