Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Itxaso Leon eta Gaizka Maiza Euskadiko txapelketan izango dira

Gernikako txapelketan senior taldeko entrenatzaile den Yon Gonzalez mutilen hautatzaile lanetan izango da.

Lehen aldiz neska bat izango da lurraldeen arteko Euskadiko txapelketan, Itxaso Leon. TAKEn emakumezkoen saskibaloia fuerte ari denaren adierazle ona izan da Gipuzkoako 12 jokalari hoberenen artean klubeko neska bat egotea. Itxaso lan bikaina egiten ari da denboraldian zehar eta merezitako saria jaso du.

Gaizka Maiza aldiz, Nazionaleko taldea eta junior taldeak uztartzen ari da denboraldi honetan. Joku maila ezin hobea erakutsiz bere tokia lortu du jokalari hoberenen artean. Zorionak!

Yon Gonzalez, Nazionaleko eta junior nesken entrenatzailea aldiz, 5. aldiz txapelketan egongo da mutilen selekzioarekin. Azken urteotan bezela txapela lortzen saiatuko dira.

Zorte on hiruei!

menu
menu