Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen itzela Easoren kontra

Lidergoan jarraitzen du taldeak maila bikaina erakutsiz

Partidu zaila Donostin jokatu behar genuena. Denboraldi honetan partidu bakarra galdu degu, eta partidu hori Usabalen oparitu genuen lehenengo itzulian.

Partidua nahiko parekatua hasi zen eta lehen laurdena 13-13 bukatu zen. Bigarren laurdenean donostiarrek estutu egin ziguten eta hiruko batzuei esker 5 puntuko aldea lortu zuten atsedenaldian: 33-28.

Baina bigarren zatian buelta eman genion partiduari: ohikoa bihurtzen ari da hau, eta horren esanahia jokalariek entrenamenduetan oso gogor eta sufritzen ari diren señale!!! Fisikoki oso indartsu gaude eta intentsitate hori partidutako bigarren zatietan isladatzen degu. Hirugarren laurdenaren partziala 12-28 gure alde eta azkeneko laurdenean markagailuan irikitako aldea ondo gestionatzea geratzen zen. Azkeneko partziala ere gurea izan zen 15-19.

Taldeak erasoan aurrerapauso bat eman du eta jokalariak disfrutatzen ari dira!!! Ea bide hortatik segitzen degun, ze bide hori oso politta da!!!

Asteburu honetan Zarautzera goaz larunbatean 16:00, eta Usabalen, nahiz eta irabazi, gauzak nahiko zailak jarri zizkiguten kostakoek. Beste partidu gogor bat eta asko landu beharrekoa.

Aupa ekipo!!! 1, 2, 3, DENOK!!!

menu
menu