Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Oria Electricidad galtzaile Easoren aurka

Larunbat goizean jolastu zen partida garrantzitsu honetan tolosarrek ezin izan zuten euren jokua erakutsi eta donostiarrak erraz gailendu ziren.

Partidu zaila izango zela bazekiten. Hala ere astean zehar egindako entrenamendu onek bere fruituak emango zituztela espero zuten eta gogotsu kantxaratu ziren. Partidua galtzearen arrazoi nagusiena baloi galduak izan ziren.

Azkenaldi honetan gertatzen ari zaien bezala kantxara erdi lo ateratzen direla ematen du. Lehenengo minutuetan baloi asko galdu zituzten, donostiarrek egindako presioa zela medio. Min asko egin zieten tolosarrei donostiarrek izan zituzten bigarren aukerek, erasoko erreboteak ondo aprobetxatu baitzituzten. Lehen laurdena amaitu zenean markagailua 20-6 izan zen. Bigarren laurdenean gauzak berdin joan ziren. Donostiarrak nagusi izan ziren kantxako arlo guztietan eta atsedenaldira abantaila politarekin iritsi ziren.

Hurrengo bi laurdenak hasierakoak bezala joan ziren. Momentu batzuetan TAKE Oria Electricidad taldeko mutilek indarra eta gogoa erakutsi arren, baloi gehiegi galduta, garaipena etxean geratu zen.

Jokalariek badakite lanean jarraitu behar dutela, horretarako hurrengo entrenamenduetan gogotsu aritu beharko dute. Aupa mutilak! 1,2,3 TAKE!

menu
menu