Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Porrota Euskal Ligako finalerdietan

49-66 galdu Getxo talde bizkaitarraren aurrean

Ilusio handiz joan ginen Bizkaia aldera Euskal Ligako semifinalak jokatzera. Bagenekin partidua oso zaila izango zela, arerioa, Getxo, Bizkaiko txapelduna bait zen eta denboraldi osoan partidurik galdu gabe zeuden.

Partiduari oso ondo ekin genion, lehenengo abantailak gureak ziren, baina lehenengo laurdenaren azkeneko hiru minutuetan 0-13-ko partziala jaso genuen. Bigarren laurdenean aldea murriztea zen helburua eta lortu genuen: atsedenaldira 7 behera 31-38!! Erasoan oso ondo eta defentsan makalago, baina bigarren zati osoa genuen aurretik lana borobiltzeko.

Hirugarren laurdenaren hasieran 4 puntutara jarri ginen eta hor ibili ginen borrokan, baina berriro beste partzial bat sartu ziguten: 3 hiruko segidan minutu batean, eta 15 behera!

Azkeneko laurdenean nahi eta ezin ibili ginen eta ezin izan genien gehiago estutu.

Porrota, baina jokalariek dena utzi zuten kantxan eta oso lan ona burutu zuten. Getxoko taldea gurea baina indartsuagoa izan zen eta zoriontzea besterik ez zitzaigun geratu.

Asteburu honetan Euskal Ligako lehen jardunaldia daukagu, larunbatean 12:00 Gasteizen Araberriren aurka.

Gure bidetik segitzen badegu, bide ona izango da.

1, 2, 3, DENOK!!!!

menu
menu