Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Porrota partidu borrokatu baten ondoren

TAKE 58 - Gros Xake Ibaizabal 61

Euskal Ligako lehen partidua Usabalen. Arerioa Donostiako Gros Xake Ibaizabal edo Easo B. Aurkari zaila, presentzi fisiko haundiarekin eta kanpoko jaurtitzaile finak zituzten donostiarrek.

Partidu guztian atzetik joan ginen, eta ezin izan genion bukaeran partiduari buelta eman. Laurden guztiak ia ia igualak izan ziren, beraiek 6-8 puntuko aldea lortzen zuten eta tarte horietan mugitu ginen. Donostiarrek etzuten partidua itxi hirugarren laurdenen, eta partidu bukaeran Donostiara ia ia susto batekin bidaltzeko zorian egon ginen. Azkenean 3 behera, 58-61.

Partiduan zehar 14 tiro libre hutsegin genituen, eta hori asko da, baita baloi inozo batzuk galdu ere eta azkenean gauza horiek pisu haundia dute.

Gauza positibo bezela, taldearen intentsitatea. Jokalariek etzituzten besoak jeitsi eta hori asko gustatzen zait!!

Segi lanean mutillak, garaipena hortxe dago eta!!

Hurrengo partidua, larunbat honetan 12:00 Usabalen Leioa talde bizkaitarren aurka. Ea lehehengo garaipena iristen den!!

1, 2, 3, Denok!!!

menu
menu