Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Irabaztea aski ez denean

Helburua gero eta gertuago

Larunbatean, senior neskek bai ala bai irabazi beharreko partidua jokatzen zuten. Lehen 8ren artean sartzeko esperantzak, Irundik pasatzen ziren eta amaiera estu batean, mereziriko garaipena lortu zuten tolosarrek. Azken emaitza BIDASOA OPTIKA ERROIBIDE IRUN 42 – TAKE ARALAR KIROLAK 44 izan zelarik.

Hasera-haseratik, senior neskek markagailuan aldea hartzea lortu zuten eta amaierararte mantendu zuten. Nahiz eta ez izan tolosarren partidurik onenetarikoa, argi zuten neskek zer zegoen jokoan eta batipat atzean eginiko lan onak, garaipena tolosara ekartzea ahalbidetu zuen.

Azken laurdenean aldiz, ohiko mamuak agertu ziren. Nahiz eta laurdena 10 puntuko abantailaz hasi, gure neskek atzera pauso bat eman zuten, aurkariaren saskia begiratu beharrean, garrantzia puntuak ez jasotzeari emanaz. Honek, poliki-poliki Irundarrak markagailuan gerturatzea ekarri zuen, amaiaera estua izanik. Dena den, garaipena azkenean tolosarren aldera erori zen eta datorren astean jakingo dugu bere garrantziaz.

Pasatzen dena pasata ere, eginiko lehen itzuliaz oso harro egon daitezke gure neskak. Erronka berri baten haseran gaude eta gure esku dago istorio hau idaztea. Horretarako ezinbestekoa da talde bat izan eta talde sentimentua izatea.

1, 2, 3…. XUXXXTTAAAA!!!!

menu
menu