Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Asko jokoan gutxi irabazteko

Zortzigarren amaitu dute lehen fasea, multzo indartsuan sailkatuz

Larunbatean senior neskek lehen itzulia amaitu zuten. Denboraldi haseran horren urrun ikusten zuten helburua oso gertu zuten, eta nahiz eta galdu bazekiten lehen zortzirenen artean sartzeko aukera asko zituztela.

Aurkaria, Atletico San Sebastián talde donostiarra zen, sailkapenean aurrean dabilen taldea eta tolosarrek aukera polita zuten, gaur egun zein mailetan dauden ikusteko.

Lehen bi laurdenak oso paretsuak izan ziren, neskek goiko taldeekin lehiatzeko gaitasuna badutela erakutsiz. Donostiarrak, beraien fisikoa aprobetxatuz, defentsan gogor estutzen zuten, agian gehiegi. Honek halaere, senior neskak ez zituen kikildu eta lotsagabe erasotzen zuten aurkaria, atsedenaldira markagailuan aurretik zirela iritsiaz.

Baina azkenaldian gertatzen ari den bezela, oraingoan ere, gureak bakarrik diren laino ilunak agertzen joan ziren, donostiarrek, hor aurrean egotearen zergatia argi uzten zuten bitartean. Talde konstante bat dira, defentsa gogor bat burutzen dutena eta erasoan beraien aukerak ongi aprobetxatzen dituztenak. Hirugarren laurdena zaila izan zen gure neskentzat eta amaieran erabakiorra izango zen aldea zabaldu zuten donostiarrek markagailuan.

Azken laurdenean, donostiarrek ez zieten tolosarrei aukerarik eman markagailuan gerturatzeko, azken emaitza 30-40 izan zelarik.

Badira aste batzuk neskak egiten ari diren denboraldia harro egotekoa dela esaten dugula. Lehen zortzirenen artean sartzea lortu dute eta garrantzitsuena, partiduak lehiatzeko gai direla ikusten hasi dira. Alde honetatik, zoriondu besterik ez dago taldea.

Halaere, denboraldiaren bigarren zatia gogorra izango da eta honek taldea inoiz baino bateratuagoa egotea eskatuko du. Erronkak argiak dira eta ez dute zerikusirik emaitzekin. Taldea egiten ari da, eta honek taldearen onuran gehiago pentsatu eta alderdi pertsonala bigarren maila batean uztea esan nahi du. Entrenamentuak aprobetxatu behar ditugu eta garrantzitsuena, momentua bizi eta disfrutatu. Ikasteko bide bakarra hau da, beste guztia taldearen helburuetatik kanpo dago.

Beraz esandakoa, zorionak taldeari orain arte lorturikoagatik eta animatu lanean jarraitu eta saskibaloia positiboki bizitzera.

1, 2, 3…. Xusta!!!

menu
menu