Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sufritzen ere irabazi behar

TAKE Bidebide 58 - Loiola Indautxu 50

Iñauteri ondorengo asteburua beldurgarria izaten ohi da tolosako edozein talderentzat. Oso gutxitan ikusten dira emaitza positiboak baino oraingoan Bidebidek bi asteburu horietan garaipena eskuratu du. Aurrean zegoen aurkaria ez zen aproposena, Loiola Indautxu denboraldi bikaina egiten ari baita nahiz eta igo berriak izan. Joku azkarra eta bizia ipintzen dute bai erasoan bai defentsan eta tolosarrek adi egon beharko zuten 40 minutuetan zehar garaipenak etxetik ez alde egiteko.

Partidurako tolosarrek talde osoa jokatzeko moduan zuten. Hasierako minutuetatik etxekoak izen markagailuan nagusi. Saskiratzeko arazoak eduki arren, defentsa sendo batekin lehen abantailak lortu ziren. Bigarren laurdenean saskiratzeko gaitasuna hobetuz, 14 puntuko abantaila lortu zuten tolosarrek atsedenaldira.

Bigarren zatian kanpotarrek ez zituzten besoak jetsi eta pixkanaka pixkanaka partiduan sartzean lortu zuten. 4 puntura jartzea lortu zuten hiru hiruko jarraian saskiratu ondoren. Etxekoen hutsarte baten ondoren etxekoak berriro txukun aritu ziren abantaila handituz eta garaipena Usabalen geldituz.

Hurrengo astean atsedena izango dute. Merezitako atsedena, deskantsatu eta lan egokia egiteko. Azken txanpa liga bukatzeko eta indar guztiak gutxi izango dira amaierararte.

menu
menu