Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezer ez da berdin

Aurrez gertatu bezala, ezin izan zuten donostiarren aurka

Aralar Kirolak taldeko Senior neskek larunbatean jolastutako partidak, hamabost egun lehenago jolastutakoaren baldintza berberak betetzen zituen. Lekua, ordua, aurkaria,…eta emaitza.

Baina abesti ezagun batek dioen bezala, EZER EZ DA BERDIN!!!

Oraingo honetan, saskibaloiaz ahazteko balio izan duen hamabost eguneko atsedenaldia baliatzeko asmoa zuen taldeak. Aurrerantzean geratzen den denboraldirako ipinitako helburuak betetzeko asmoz.

Partidarako, lan eskerga egiten duten Maria Z., Maria L eta Anaren bajak zituen taldeak. Hauen hutsunea ezereztu nahian, Nerea Elosegi juniorraren laguntza zuen taldeak.

Partida, hasieratik gogorra izan zen. Kontaktu handiko taldea da eta beren baliabideak oso ondo ezagutzen duen taldea da Atletikokoa.

Gure neskek ordea, nahiz eta fisikoki gutxiago izan (gehiago aurreko egunetan eginiko gehiegikerien ondorioz), sekula ez zioten aurpegia galdu partiduari. Donostiako taldeak behin eta berriz eragindako astinduekin, markagailuan alde egiten zuten baina sekula ez zuten lortu aldea erosoa izatea. Gauzak horrela, 6 puntuko desabantailaz iritsi ziren atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean, taldeak bere alderdirik onena erakutsi zuen, azkenaldian desagertuta zegoen irabazteko grina erakutsiz eta laurdena irabaziz.

Azken laurdenean, ordea, donostiarrek berriz ere euren boterea ezarri zuten eta atsedenaldiko abantaila berberarekin irabazi zuten partida.

Dena dela, EZER EZ DA BERDIN!!!

Bigarren zatiko gogo eta ilusioaz, ziur gaude denboraldi amaierarako ipinitako helburuak ez direla urrun izango.
Datorren astean, Alde Zaharra taldearen aurka izango dute partida, larunbateko 20:00etan.

Animo neskak eta segi lanean.
1,2,3,.. XUXTA!!!

menu
menu