Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Saskibaloia ez da juxtua izaten ari gure taldearekin

Bigarren astez jarraian, 49-58ko emaitzaz galdu genuen

Bagenekin Euskal Ligako partiduak gogorrak izango zirela, baina partidu guztiak oso borrokatuak izaten ari dira eta oso puntu gutxigatik ari gara galtzen: 7 puntu, 3 puntu, puntu 1 (partiduan 39:55 minutu aurretik joan eta gero), 9 puntu,...

Aste honetan liderra genuen bisitari, Gasteizko Araberri taldea, porrotik ezagutzen ez duen taldea. Partiduari ez genion ekin behar bezala, eta lehenengo zatian 10-12 puntuko desabantailekin mugitu ginen, baina atsedenaldira joateko bi minutu falta zirela, oso erreakzio ona eduki genuen eta partidua estutzea lortu genuen: 28-32.

Aste asko dira dagoeneko partiduan beti atzetik goazela (Leioaren partidua kenduta), eta hori psikologikoki gogorra da, baina taldea ez da behera etorri inongo momentuan eta horrek asko esaten du jokalarien alde: nahiz eta partiduak galdu, AUPA MUTILLAK!!!!

Hirugarren laurdena oso berdindua joan zen eta gehiago estutu genituen: 41-43 eta oraindik 10 minutu aurretik.
Partidua nahi genuen tokian zegoen, eta Usabalera gerturatu ziren zaleek ekipoa ezinhobe bultzatu zuten. Ze minutu polittak jolastu genituen!!! Liderra sufritzen ari zen eta azkeneko hiru minutuetara 49-49 sartu ginen. Baina momentu horretan zorteak ixkin egin zigun beste behin eta 35 segundutan bi hiruko sartu zizkiguten. Azken ahalegina egin genuen baina ezinean gelditu zen! Ze pena, jokalariek emaitza hobeagoak merezi dituzte, baina emaitzez gainetik, sekulako lana egiten ari dira: txapela kentzeko modukoa!!!

4 partidu geatzen dira Euskal Ligako abentura polit hau amaitzeko, eta seguru gaude garaipena etorriko dela!!
Aupa ekipo eta segi lanean!!!

1, 2, 3, DENOK!!!

menu
menu