Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aralar Kirolak taldeko Senior neskek zer egiteko gai diren erakutsi zuten Alde Zaharra taldearen aurka

Gauzak ondo egiteko asmoarekin joan zen taldea Altzako polikiroldegira

Partida intentsitate handiarekin hasi zen saski batean eta bestean kontraerasoak eginez. Intentsitateak, ordea, akatsak ekarri zituen eta horren erakusle, lehen laurdenaren amaierako markagaikua (8-5). Nolabait esateko, bi taldeak elkarren artean tanteatzen ari ziren.

Bigarren laurdenean, gauzak aldatu egin ziren eta tolosarrak aurkarien saskia erasotzeari ekin zioten, donostiarren faltak eraginez. Aspaldian gertatzen ez zen bezala, ordea, larunbatean jokalariak konfidantzaz zebiltzan eta jaurtiketa libreak ere sartu egiten zituzten (23/16 partida amaieran). Gauzak horrela, atsedenaldian, markagailuak partidako bigarren berdinketa erakusten zuen (22-22).

Atsedenaldi luze baten ondoren, non aurkariak 10 minututik gora aldageletan eman zituen, neskek gogotsu jarraitu zuten. Saskia behin eta berriz astintzen zuten, aurkariaren ezina agerian utziaz. Jaurtiketak laburrak, luzeak, kontraerasoak,… Urteko laurdenik oparotsuena eginez 27 punturekin eta aurkaria 9 puntura aldenduaz.

Baina, laugarren laurdena jolasteke zegoen eta ezin zen ahaztu, laurden honetan izaten ditugun arazoak egoera gainditzeko, partida parekatuetan. Aurkariak ere azken hitza esan gabe zuen eta ez zegoen partida alde egiten uzteko prest.

Gauzak horrela, bigarren eta laugarren minutuen bitartean, 8-0 partzialarekin, donostiarrek markagailuan aurrea hartu zuten. Mamuak agertzekotan zirela zirudienean, gure neskek berriz ere beste astindu bat emanez, markagailuan 3 puntuko aldearekin jarri ziren partioda amaitzeko 5 minutu falta zirenean.

Hemendik aurrera, partidak talde bat bakarrik izan zuen jolas-eremuan, Alde –Zaharra. Hartutako erabaki okerrak eta donostiarren saskiratzeko erreztasunak, markagailuak merezi gabeko aldea erakustera eraman zuen (71-59).
Markagailua ikusita, zaila da taldeak zein nolako erakustaldia egin zuen nabaritzea, baina goraipatu beharra dago larunbat arratsaldean taldeak eginiko lana. BENETAN OPARI EDERRA.

menu
menu