Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenaren zaporea dastatu ezinik jarraitzen du Oria Elektricidad taldeak

Fase honetako 3 partidak galdu ditu taldeak eta sailkapeneko azken postuan aurkitzen dira tolosarrak

Larunbatean Easo taldea zen bisitari Usabal kiroldegian. Partida zaila aurreikusten zen tolosarrentzat, aurreikuspenek ez zuten hutsik egin eta donostiarrek lehenengo laurdenetik aurre hartu zuten markagailuan, ez zieten inolako aukerarik eman etxekoei. Markagailuan atzetik ikusteak eta kanpotarren presioak jokalariak bere onetik atera zituen, ez ziren gai izan talde jokoa kantxaratzeko eta hori garesti ordaindu zuten.

Hala ere, esan beharra dago partidako une puntual batzuetan aurkariari buruz buru aurre egiteko gai izan zirela, baina badakigu, horrelako taldeen aurka ez baduzu 40 minutuetan %100 ematen erraz gailentzen direla aurkariak.
Aipatu beharrekoa da taldeak azken 5 minutuetan erakutsi zuen defenditzeko grina eta indarra, partida galduta zegoela jakin arren, zuten guztia eman zuten kantxan. Horrelako jarrera da behar dena partidak aurrera ateratzeko, segi lanean mutilak!!

Hurrengo astean beste partida zail bat izango dute azpeitiarren aurka. 1,2,3 TAKE!

menu
menu