Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Final Fourreko txartela lortuta bi jardunaldi falta direnean

TAKE Aralar Kirolak 57 - Cafes Aitona B 24

Final Fourrerako bidean 6 garaipen eta 0 porrot. Lehen fase gora beheratsu bati, buelta ezin hobeto eman diote TAKE Aralar Kirolakeko neskek. Entrenamendu gogorren saria jasotzen ari dira asteburuetako partiduetan.
Asteburu honetan Cafes Aitona talde donostiarra zen bixitari Usabalen. Talde gaztea izanik, partidu osoan intentsitatea mantentzen dute. Partidua espero bezela hasi zen, kanpotarren zonakako defentsa ezin hobeto erasotu zuten, lehen minututik abantaila lortuz. Kontraeraso azkarrak lortuz lehen laurdena 14-8 amaitu zen. Bigarren laurdenean etxekoen minuturik hoberenak ikusi ziren eta 25-3ko partzial batekin 39-11 iritsi zen atsedenaldira.
Atsedenaldiaren ondoren tolosarrak pixkat erjatu egin ziren eta laurden hau galdu arren, azken laurdenean sentsazio onak berreskuratzea lortu zuten. Amaieran 57-24
Final Fourreko txartela eskuratzeko balio izan duen garaipena. Hurrengo larunbatean Goierri gogorraren aurka jokatu beharko dute Urretxun. Goierritarrak bigarren postuan daude porrot bakarrarekin. Partidu gogorra izango da eta jokoan sailkapeneko lehen postua.
1,2,3… TAKE!!!

menu
menu