Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Denboraldiko 20. garaipena Bidebiderentzat

TAKE Bidebide 80 – Lehioak Zarautz 53

Derbyak beti izan dira partidu zailak, partidu trabatuak eta tentsio handikoak. Zarautzen aurkako partiduak ez dira gutxiago izaten, bi taldeak ondo ezagutzen baitira azken urteotan askotan jokatu baitute elkarren aurka. Zarautzeko taldea Loiolaren aurka galtzetik zetorren eta seguru porrot horri buelta emateko asmoarekin kantxaratu zirela Usabalen.

Tolosarrek ez zuten bajarik partiduari aurre egiteko. 12 jokalariak zeuden entrenatzaileen esanetara eta azken asteotan bezela lesio txiki edo molestiarik gabe, denek elkarrekin entrenatu ahal izan dute. Eta hori nabaritu egiten da, asko gainera.

Partidua bi taldeen arteko saskiraketa trukaketa batekin hasi zen. Ez talde batek edo besteak ez zuten abantaila lortzen. Etxekoek pixkanaka markagailua beraien alde jartzea lortu zuten 15-10 amaituz. Bigarren laurdenean gauzak parean joan ziren, laurden hontako azken hiru minutuak iritsi ziren arte. Orduan etxekoak abantaila handitu zuten atsedenaldiko 21-32rarte.

Atsedenaldiaren ondoren tolosarrak, defentsan beraien intentsitatea handituz, abantaila handitu eta partidua puskatuta utzi zuten. Kanpotarrek azken saiakerak egin arren ez zuten markagailuan gehiegi gerturatzea lortu. Amaieran 80-53

Garaipen honekin, Final Fourra seguru dute urdiñek. Denboraldiko lehen helburua lortuta igoera zuzena lortzeko borrokan dira burubelarri. Hurrengo astean Valle de Egueseko kantxa zaila bixitatu beharko dute. Garrantzitsua handik garaipen batekin bueltatzea.

menu
menu