Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Zein gozoa den denak lan egiteko prest ikustea

Baja ugariek eragina izan zuten partidan

Azkenaldian, bat dela eta bestea dela, badira taldea baldintzatzen dituenik. Oraingoan, Maddiren lesioa, Maria Zubiaren baja eta juniorrek zuten seietako partidak, guztiz baldintzatu zuen taldea. Errotazio luzexeagoa lortzearren, junior mailan jolasten duten Lore Lakunza eta Ainhoa Simpler joan ziren konbokatuta.

Aurrean, Eskoriatza talde sendoa zen. Hasieratik, Eskoriatzatarrak aurreratu ziren eta Aralar Kirolakeko neskak, atzetik ibili ziren, aldeak gehiegizkoak ekidin eta euren aukerak izango zituztelakoan.

Taldea lan txukuna egiten ari zen, baina ez zuen markagailuko aldeak murriztea lortzen. Nahi zuen baina Eskoriatzak ere bazuen zer esan. Azkenaldian oso ondo ez dabilen arren, denboraldia oso indartsu hasi zuen eta ikusi besterik ez dago etorkizunean ere jokalari onak izango dituztela. Junior mailako hainbat neskekin jolastu zuten baina horregatik ez zuten euren maila jeitsi; izan ere, hiruko jaurtiketak saskiratuz, min handia egin baitziguten.

Horrelakoetan, ohikoa izaten da jokalariak burua makurtu eta partida bertan behera uztea, denborak aurrera egin dezan utziaz. Baina larunbatean gure neskak lanerako gogoz ziren eta buru-belarri jarraitu zuten partida amaierararte.

Amaieran, 8 puntuko aldea izan zen baina aipagarria da baldintzen gainetik egoteko neskek egin zuten ahalegina.

Lerro hauen bitartez, eskertu nahi genieke aurkeztu ziren baldintzak gutxiesteko, partidak biderkatzeko prest aurkeztu ziren guztiei (Kristina Amondarain, Ana Mendinueta, Lore Lakunza, Ainhoa Simpler, Leire Amonarriz eta Lide Alijostes). Mila esker!!!!

menu
menu