Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehen postuan sailkatu da TAKE Aralar Kirolak Final Fourrerako

Goierri 32 - TAKE Aralar Kirolak 41

Aurreko larunbatean Goierriren aurka jokatu zuten takeko jubenil neskek Urretxun. Goierritarrak, talde gogorra izateaz gain, kantxara oso gogotsu atera ziren eta hori kontuan hartuta, partiduaren jabe izan ziren lehen zatian, izan ere, tolosarrak ez zuten gehiegi asmatzen kanastarekin. Gainera, partidu osoan zehar zonako defentsan aritu ziren aurkariak eta horrek zertxobait zaildu zituen gauzak.
Hala ere, pixkanaka hurrengo zatietan egoera hobetuz joan zen gure nesken alde eta motibazio handiz, bai kantxan zeuden jokalarien aldetik baita bankiloan zeudenen aldetik ere, bederatzi puntuko aldearekin (32-41) irabazi zuten takeko neskek, lidergoari eutsiz. Beraz, bereziki partiduko azkenengo zatietan egindako lan ona nabarmentzekoa da.
Orain, gogor lan egiten jarraitu behar dute final four-era begira. Larunbat honetan atsedena izango dute eta hurrengo larunbatean "Askatuak" -en aurka arituko dira.
ANIMO NESKAK!
1,2,3 TAKE EHHHHHH!!!!

menu
menu