Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aurkaria zu baino gehiago denean…

Ezin izan zuen TAKE-ko Junior taldeak Ordizi garaitu, partidu guztia azpitik joandako partidu batean

Bazekiten jokalariek larunbat hontako partidua urteko gogorrenetarikoa izango zela, Aurkaria aurten topatutako talde onenetarikoa izan da, ligan partidu bakarra ere galdu gabe daude, beraien indarra argi utziz. Horrez gain, norgehiagoka Gaizka, Julen Zubelzu eta Mañel gabe aurpegiratu beharko zuen taldeak. Hau zerbait orekatzeko, Ion Ander Arregi eta Ander Buldain kadeteak zetozen laguntzera. Zoritxarrez, Anderrek, bere partidu gogorraren ondorioz, eskua minduta zeukan, eta ez zen gai arratsaldean berriro jolasteko.

Hala ere, Ordizian aurkeztu ziren jokalariek, beldurrik gabe egin zuten, eta garaipena lortzeko beraien aukeratan sinesten.

Lehenengo minututik utzi zuten garbi etxekoek ez zutela beraien ohiko erritmoa jaitsiko, eta partidua irabaztera gogotsu atera zirela, 6-0eko partziala partidua irekitzeko. Baino gure gazteak ez ziren kikildu eta azkar erantzun zuten bi kanastekin. Lehenengo minutu hauetan kontzentratuta atera zen taldea eta 8. minutu-arte markagailuari eustea lortu ere, 11-9 laurdena bukatzeko bi minutu faltan. Baino momentu honetan Ordiziako antolatzaileak bi hiruko jarraian lortu zituen, etxekoentzat 8 puntuko aldea emanez laurdenaren amaieran, eta hemendik aurrera Tolosarrak ez ziran gai izan berriro markagailuan gerturatzeko.

Bigarren laurdenean gure jubenilek ahal zuten bezela lanean jarraitu zuten, defentsan lan polita eginez, baino erasoan ordea ideia garbirik erakutsi gabe. Gauzak honela, Ordiziakoek aldea zabaldu zuten 12 punturaino. Hala ere, Tolosarrek partiduan jarraitzen zuten.

Hirugarrengo laurdena ordea, arratsaldeko joko txarrena erakutsi zuen taldeak. Erasoan baloiak behin eta berriro galdu ziren, eta defentsan ez ziren gai Ordiziko jokoa gelditzeko, laurden honetan partziala etxekoen aldekoa 28-19. Horrela, emaitza erabakita zegoen, baino azken laurdena jolastu beharra zegoen. Eta hemen gure jokalariek jarrera ederra erakutsi zuten, bukaeraraino posesio bakoitza borrokatuz erasoan, defentsan bezela. Honela laurden hau berdintzea lortu zuten.

Pena bat emaitza hau sufritzea, taldea momentu polit batean zegoen, joko eta emaitza aldetik, baino kasu honetan, aurkaria gehiago izan zen argi eta garbi. Hala ere, askotan gertatzen den ez bezala, gure jokalariak bukaeraraino borrokatu zuten, harro egoteko jarrera.

Datorren igandean, goizeko 12:00-etan Usabalen, ligako azken partida jolasten da, lehiaketa zapore on batekin bukatzeko aukera polita. Zalantzarik gabe gure mutilek daukaten guztia emango dute, eta ziur joko ederra erakutsiko dietela bertara gerturatzen diren guztiei.

Aupa mutilak! Eta 1, 2, 3… TAKE!

menu
menu