Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kadete neskak makal

Kantxan lekua bilatu ezinda ibili ziren Take Aralar Kirolak-eko neskak

Hilabete aldaketak ez zuen eragin onik izan TAKE Aralar Kirolakekoentzat. Larunbatean, etxean Ostadar SKT taldea jaso zuten tolosarrek.
Taldeak guztiz sinetsi zuen aurrean zituzten jokalariei aurre egiteko gai ez zirela eta hori erakutsi zuen euren jokoak partida osoan zehar. Lehen laurdenean 3-18ko emaitza lortu zuten Ostadarrekoek, gure neskak guztiz txiki utziz kantxan. Ez zen jokoa gelditzeko gaitasunik ikusi eta atakean berriz, beldurrak eta akatsak.
Hau izan zen partida osoko dinamika. Aurreko partiduetan jakin zuten hortzak estutu eta aurkariari lana zailtzen, ez ordea oraingoan. Belarriak jaitsi eta partida amaitzeko gogoa zutela antzeman zitzaien gure neskei.
Azken emaitza 25-89 koa izan zen Ostadar taldearen alde. Arazorik gabe, zailtasun izpirik gabe gure neskak itzalean utzi zituztelarik.
Bada ordea talde honen barnean lanaren ondorioz lortu zen talde grina. Talde handien aurrean hazteko gaitasuna erakutsi duena. Partida txar baten ondoren, berriz ere lanean daude neskak larunbatekotik ikasteko prest eta Azpeitian larunbatean lehiatzeko gogoz!!
Jarraitu lanean neskak, gogoz eta gogor!!
1,2,3….TAKE!!!!!!!!!

menu
menu