Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Bidebide beste astebetez lidergoan

TAKE Bidebide 65 - Goierri Verkol 48

Aste zaila TAKEkoek bizi behar izan dutena Goierriren aurkako partidua prestatzeko. Jokalari ugarik min hartuta entrenamenduak galdu dituzte, nahiz eta azkenean denak zerbait kantxa zapaldu eta horrelako baldintzetan partidu bat prestatzea ez da erosoa izaten. Aurrean zegoen Goierri Verkol hasieratik gauzak zail jartzeko asmotan kantxaratu da.

Partiduko lehen minutuetan etxekoak izan dira nagusi eta lehen laurdena amaitzerako markagaiuan aldea 10 puntukoa zen (15-5). Handik aurrera rotazio ugarirekin erritmoa mantenduz abantaila atsedenaldiko 30-14raino zabaldu dute. Atsedenaldiaren ondoren kanpotarrek beraien minuturik onenak jokatu dituzte eta abantaila ia bere horretan mantendu da amaierako 65-48rarte. Garaipen garrantzitsua baino albiste txarra lesioetan egon da. Jon Azaldegiren molestiei, Goar, Julen eta Karimek kantxa min hartuta utzi dutela gehitu behar zaio. Denbora dago eta ea hurrengo partidurako denak osatzen diren.

Hurrengo astean 29. jardunaldian MUren aurka jokatu beharko dute Arrasaten. Gogor entrenatu beharko dute garaipena eskuratzeko.

menu
menu