Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Autobusa larunbatean Arrasatera joateko

Izenemateak: takesb@takesb.com

Datorren larunbatean jokatuko du Bide Bide Donosti taldeak denboraldiko azken aurreko norgehiagoka. Partida irabazi edo lau puntu baino gutxiagogatik galduz gero, EBA Ligarako igoera lortuko luke.

Taldea animatu asmoz, autobus bat antolatuko du klubak Arrasatera joateko. 16:30etan irtengo litzateke Tolosatik eta partidu amaieran bertara itzuli.

Izenemateak takesb@takesb.com -era idatzita egingo dira, eta izen ematearen ordena hartuko da kontutan autobusa bete arte. 5 euroko prezioa izango du bidaiari bakoitzak eta egunean bertan ordainduko da.

Animatu zaitezte!!! 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu