Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lidertzan amaitu du denboraldia TAKE JBN-k

Amaiera ematen dio TAKE JBN taldeak denboraldiari Tolosan larunbatean izandako garaipenarekin.

46-33 izan zen partiduaren emaitza Carnicas San Marcial-en aurka. Aurreko asteko entrenamenduak nahiko lasaiak izan arren, partidu ona jolastu zuten neskek. Ez zela partido erraza izango argi zegoen. 6 pertsona besterik ez zeuden garaipena eskuratzeko eta gainera zelai handian jolastu behar zuten partidua. Partido hasieratik, lehenengo arazoa eduki zuten, Andrea Vitoria, 4 faltakin ipini zen 2. laurden hasieran. Gauzak horrela, neke handiko partidua izango zela argi zegoen beste 5 taldekideentzako. Hala ere, konzentrazio handiarekin eta pixkanaka partidua gure erritmora eramanaz, garaipena etxean geratu zen.

Iker Garmendia, Kepa Jauregi eta Josu Arregik eramandako taldeak denboraldi ederra burutu du. Ez da erraza izan, izan ere, taldearen kopurua estua izan da denboraldiaren hasieratik. Hala ere, honek ez du inungo arazo handirik suposatu nesken talde honentzako. Inplikazio handia eduki dute eta estutu behar zen momentuetan, horrela egin dute.

Amets kapitaina, nahiz eta ez duen jolastu azken partidoa lesio batengatk, gogor aritu da denboraldi guztian zehar taldea animatuz eta garaipenak eskuratzen lagunduz. Aipatzekoa da ere urte bat gazteagoak diren nesken aldetik eduki duten laguntza. Horien artean, Leire Amonarriz, Laia Ruiz de Eguilaz, Ainhoa Lakunza, Lide Alijosten eta Alaitz Garcia besteak beste.

Zoriontzea besterik ez da falta, beraz ZORIONAK TAKE JBN denboraldi honengatik!

menu
menu