Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ez da agur bat, gero arte bat baizik

Amaitu da denboraldia senior neskentzat.

Azken partidua BERA BERA liderraren aurka zuten tolosarrek eta nahiz eta gogotsu ziren partidu haseran, talde donostiarrak ez zien aukerarik eman gureei. Azken emaitza 51 – 32.

Partiduaz esan, atsedenaldirarte tolosarrek sinistu ez gero edonori gerra emateko gai direla erakutsi zuten, atsedenaldiaren ondoren berriz donostiarrek argi utzi zuten aurten partidurik ez galtzearen arrazoia. Kantxa osoko presioa eta momentu jakinetan jokalari batzuen kalitatea, aski izan ziren amaieran markagailuak erakusten zuen aldea egiteko.

Denboraldiari dagokionean, orain urte polit eta gogor baten balantzea egiteko ordua iritsi da. Gutxik espero zuten helburua lortu zen urte haseran, lehen zortzi talde onenen artean sartzea. Honek, eraikitzen ari den proiektu honi konfidantza eman eta talde gehientsuenekin borrokatzeko gai garela sinesteko balio izan du. Halaere, eraikitze bide honetan, oraindik hobetu eta zuzentzeko asko dugula argi geratu da, batez ere zenbait arlotan, taldekidetasuna, elkartasuna, norberekeriak…

Amaitzeko eskertu urte osoan zehar bai entrenamentu eta bai partiduetan lagundu diguzuen guztioi, zuek gabe aurtengo urtea ez bait zen izan dena izango. Junior lehen taldeari, taldeko kide bat gehiago izateagatik eta gure bidea errezteagatik, eta juniorren bigarren taldeari, momentu konkretuetan erakutsitako konpromezuagatik.
Proiektu hau guztiona da eta nabaria da sendotzen ari dela. Datozen urteei begira, itxaronpetsuak izateko arrazoiak badira. Nesken arteko giroa polita da, lanean jarraitzeko gogoa dago eta garrantzitsuena, denen konpromezua geroz eta handiagoa da.

Orain deskantsatu eta berriz ere indarrak hartzeko garaia da, datorren urtean, esan ohi den bezela, “gehiago eta hobeto” egiteko.

1, 2, 3…….XUUUSSSSSSTAAAAAAAAAA!!!!

menu
menu