Gaizka Maiza Euskadiko U18 selekzioarekin
Bi partida jokatu ditu Dubaiko mundiala prestatzen ari den Angolako selekzioarekin
Lehen taldeko jokalaria den Gaizka Maiza, Euskadiko U18 selekzioarekin jokatzeko deitua izan da. Bi asteetan zehar entrenatu ondoren Angolaren aurka bi adiskidantzazko partidu jokatu dituzte.
Lehen partiduan 67-64 galdu zuten Labastidan eta bigarren partiduan euskaldunak izan ziren nagusi 95-74. Bi partiduetan Gaizkak lan txukuna egin zuen 4 puntu saskiratuaz partidu bakoitzean.
Aukera ezin hobea izan da, lehen taldera igoko den jokalariaren ikaskuntza prozesuan. Segi horrela!