Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehen taldearen aurredenboraldia definitzen ari da

Abuztuaren 27an hasiko dira entrenamnduak eta lehen adiskidantzazko partidua abuztuaren 30ean jokatuko dute Usabalen

Klubak FEBetik hurrengo denboraldian EBA liga jokatzeko baiezkoa jaso ondoren, lehen taldea pixkanaka aurredenboraldiaren nondik norakoak finkatzen ari da.

Merezitako udako atsedenaren ondoren, jokalariak abuztuaren 27an hasiko dira entrenamenduekin. Lehen asteko lana adiskidantzazko lehen partiduarekin amaituko da. Aurkaria Frantziako Nationale 3 kategorian jokatzen duen Val d´Albret Basket taldearen aurka izango da Usabal kiroldegian abuztuaren 30ean 18:00etatik aurrera.

Iraileko lehen astean, ohitura den bezala, taldea Kataluñara joango da Vic-en txapelketa bat jokatzeko asmoz. Bostgarren urtez errepikatuko dute, horren emaitza onak ematen dituen stage hau.

Irailaren erdikaldean taldeak Euskal Kopan debuta egingo du. Bertan Euskadiko talde indartsuenen aurka jokatu beharko du, zilarrezko LEB liga eta EBAn aritzen diren taldeen aurka.

Euskal Kopa jokatu ondoren taldeak adiskidantzazko partidu gehiago jokatuko ditu baino oraindik zehaztu gabe.

Taldea zein izango den ia itxita dagoela esan daiteke azken uneko ezustekorik ez badago. Nobedadeak Gaizka Maiza eta Iñigo Moreno izango dira, lehen taldeko jokalariak izango direlako hurrengo denboraldian. Iñaki Amondarain jaurtitzaileak eta 2.01ko Ibai Gil pibotak lehen taldearekin aurredenboraldia egingo dute. Joakin Iturralde staff teknikora gehituko da, fisio eta errekuperatzaile lanak eginez.

Yon Gonzalez eta Alain Rekondoren esanetara arituko diren jokalariak hauek izango dira:

Antolatzaileak: Mikel Lakunza, Gaizka Maiza eta Josu Arregi
Hegalekoak: Miguel Cruz, Goar Artetxe, Jon Azaldegi, Karim Birawi eta Iñaki Amondarain
Pibotak: Julen Aranzabal, Kaiet Vidaurre, Iñigo Moreno, Jon Izagirre eta Ibai Gil

menu
menu