Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EBAko taldea martxan

Hiru entrenamendu eta partidu batekin amaitu da entrenamendu lehen astea TAKE Tolosarentzat. 70-62 eskuratu zuten garaipena Val d´Abret frantsesaren aurka

Abuztuaren 27an hasi zuen EBAko talde berriak bere ibilbididea. Lehen asteko plangintzan hiru entrenamendu eta lehen adiskidantzazko partidua zeuden planifikatuta. Lehen entrenamendutik Jon Azaldegi eta Iñigo Moreno baja izan dira, udaratik arrastaka dauzkaten arazo fisiko batzuengatik.

Klubak jarraipena eta harrobia saritu nahi zituen igoera honekin eta ez da aurpegi berririk egon. Ibai Gil, Iñaki Amondarain eta Andoni Elustundo gehitu dira lehen taldeko dinamikara.

Larunbatean taldeak Nationale 3ko Val d Albret talde frantsesaren bixita jaso zuen. Frantziako hirugarren mailan jokatzen duen taldeak fitxaketa ugari egin ditu hurrengo denboradiari begira Tomas Janusauskas (2,12 m, Agen),Luigi Mangiardi (2m03, Lorient), Daniel Makam (1m95,Castelnau Medoc) esate baterako. Partidua atzerapenarekin hasi zen frantziarrek iristeko arazoak izan zituztelako.

Partidua ondo hasi zen tolosarrentzat, nahiz eta Jon Azaldegi, Iñigo Moreno eta Kaiet Vidaurreren bajak izan. 6-2 aurreratu ziren markagailuan. Orduan frantsesak 0-19 partzial batekin abantaila handia lortu zuten. Behin eta berriro uztaia birrintzen, alley op-ak eginez... Bertan egon zirenek ikuskizun bikaina ikusi zuten. Lehen laurdena 9-21 amaituz.

Bigarren laurdenean taldeak nahiz eta hankak oso astunak eduki entrenamenduengatik, gauzak hobeto egiten hasi ziren. Fisiko falta azkartasuna eta tiroak ondo aukeratuz kontra egin zuten eta atsedenaldira puntu bakar batez azpitik joan ziren.

Atsedenaldiaren ondoren TAKE Tolosakoak errebotean asko sufritu arren, garaipena etxean uztea lortu zuten. 70-62. Ikuskizun polita ikusi zuten Usabalera azaldu ziren zaletu ugariek.

Hurrengo astean prestakuntzarekin jarraituz taldea Vic-era joango da. Bertan 4 partidu jokatuko ditu EBA eta primera Catalanako taldeen aurka. Aukera ona pixkanaka joku ideia sendotzeko, beste urteetan egin den moduan.

menu
menu