Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hiru garaipen eta porrot bat Kataluñan jokatutako txapelketan

Oso positiboki baloratzen da asteburuan jokatutako txapelketa

Oso positiboki baloratzen da Herrialde Katalanetan eginiko egonaldia. TAKEko lehen taldeak EBA mailan bere lehen denboraldia biziko du eta aurredenboraldi gogorra egiten ari dira. Adibide garbia hiru egunetan jokatutako lau partiduak.

Txapelketara joandako espedizioaren gehiengoa asteazken eguerdian abiatu zen Vic aldera, taldea egin eta hartu emanean egun batzuk igarotzeko asmoz. Ostegunean ohitura bihurtu den bezala, taldea Aquaparkera joan zen, bertan umeak bezala gozatu zuten bidean aurkitzen zituzten guztiarekin.

Ostiral goizean taldeak hiruko lehiaketarako sailkatzea fasean zortea probatzea erabaki zuen. Hiruki txapelketan bertan dauden ia 500 jokalarik partehartzen dute jaurtitzaile hoberena izateko asmoz. Bertan probatzen dutenetatik 15 jokalari bakarrik sailkatzen dira fase finalerako. TAKEk 5 jokalari sailkatu zituen, Jon Izagirre, Goar Artetxe, Miguel Cruz, Gaizka Maiza eta Jon Azaldegi. Eskumutur fina dutela erakutsi zuten jokalari tolosarrek.

Ostiral arratsaldean txapelketa hasi zen. Bertara lan kontuengatik falta ziren jokalari eta entrenatzaileak taldeari gehitu ziren. Lehen aurkaria Granollers izan zen. Tolosarrak 44-32 gailendu ziren, barruko jokuak nagusitutako partiduan. Partiduei eta Mikel Lakunza, Karim Birawi, Iñigo Moreno eta lehen partiduan lesionatu zen Jon Azaldegiren bajei aurre egiteko aurredenboraldian ohikoak diren Iñaki Amondarain, Andoni Elustondo, Ibai Gil eta Kike Konde taldearekin izan ziren.

Larunbatean taldeak bi partiduei aurre egin behar izan zien. Goizean segituan urdiñen alde jarri zen partidu batean 60-46 irabazi zioten Bartzelonako Horta taldeari. Bi garaipen eta taldea sentsazio onak transmititzen. Partiduaren ondoren entrenatzaileek Pedro Martinezen txarlaren azken zatia entzun ahal izan zuten, beti baitago formaziorako aukera.

Arratsaldean LEBeko Lleida eta Prat-en arteko adiskidantzazko partidua ikusi ondoren hiruki lehiaketa izan zen beterik zegoen kiroldegian. TAKEko jokalariek distantzia luzetik duten trebetasuna erakutsi zuten finalerdietan 3 jokalari sailkatuz Goar, Gaizka eta Miguel. Azken biak finalerako sailkatuz. Miguelek azken jaurtiketan bere taldekidea gailendu zuen Larry Bird-en tankeran saskiratze bikoitza sartuz.

Hiruki lehiaketaren ondoren Castellarren aurka hirugarren partidua jokatu zuten. Yon Gonzalezen mutilek 14 puntugatik galtzen zuten 6 minutu falta zirenean baino orduan 14-0ko partzialarekin partidua luzapenera eraman zuten. Partiduaren berdintasuna ikusirik beste luzapen bat beharrezkoa izan zen partidua tolosarren alde 62-56 amaitzeko.

Igandean laugarren eta azken partidua jokatu zen. Tolosarrek ez zuten maila egokia eman partidu osoan zehar eta Igualada talde kataluniarrak partidua 35-52 eraman zuten. Talde katalanak liga irailaren 21an hasten duten eta urriaren 19an hasten diren tolosarrak baino erritmo handiagoz aritu dira txapelketa osoan. Igandeko ekaitzaren ondoren taldea onik iritsi zen, Jon Azaldegiren lesioa izan da asteburuko albisterik txarrena.

Esperientzia positiboa TAKEkoentzat, orain indar guztiak Euskal Kopan paper duina egitera doaz. Lan handia egin beharko dute irailaren 20-21 konpetitzeko prest egoteko


menu
menu