Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Denboraldiari hasiera bikaina eman diote TAKE Aralar Kirolakeko neskek

Azken emaitza 25-29-koa izan zen TAKE Aralar Kirolaken alde.

Larunbat arratxaldean, Donostian izan zuten neskek denboraldiko lehen partidua, Bera-Bera Ilunberen aurka. Tolosarrek ez zekiten zer nolako taldea izango zen aurrean topatuko zutena eta gure nesken urduritasuna begibistakoa zen. Aipatzekoa, Leire Amondarain eta Ainhoa Urkia taldekideen lesioak.

Aurredenboraldi indartxu baten ondoren, neskak gogotxu kantxaratu ziren. Bi taldeen saskiratze gosea zela eta, lehen laurdena oso parekatua izan zen, 6-6 emaitzarekin amaitu zelarik.

Bigarren laurdenean, TAKE Aralar Kirolakeko neskek, kontraeraso ugari sortu zituzten, defentxa estutu zuten 11-16-ko emaitza lortuz.

Hortzak estutzeko ordua iritsi zen hirugarren laurdenean, donostiarrek garbi baitzuten erasotzea zela partiduari buelta emateko modu bakarra. Tolosarren indarrak agortzen hasi ziren dagoeneko, baina ez zeukaten besoak jaisteko asmorik. 18-19ko emaitzarekin hasi zen beraz, azken laurdena.

Gogorra eta luzea izan zen azken laurdena. Donostiarrek erasotzen jarraitu zuten eta Tolosarrek, pase luzeetan oinarritu zuten jokoa nekearen ondorioz hainbat baloi galduz. Hala ere, defentsan gogor jarraitu zuten eta 2 taldekide bost faltekin kaleratuak izanagatik ere, atera zituzten kontraerasoak sortzeko indarrak.

Azken emaitza 25-29-koa izan zen TAKE Aralar Kirolaken alde.

Lehenengo partidua izanik, landutako hainbat gauza kantxaratu zituzten neskek, borrokatzeko gogoa erakutsiz.

Lanean jarraitu beharra dago, bide onetik hasi den denboraldi honi jarraipena emateko!

Zorionak neskak!! Lan bikaina!!

menu
menu