Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenarekin hasi dira TAKE Belatekoak

Hasiera hoberik ez da...

Hilaren 18an hasi zen infantil haundi kategoriaren liga, bertan, TAKE Belatek Hernani taldea jasotzen zuen Usabal kiroldegian.
Hasieratik taldeaK argi zeukan gure jolasa aurkitzeko partidu bat zela, hala ere 12 jokalaritik 8 etorri ziren jolastera. Lehenengo zatian ikusten hasi zen etxekoen nagusitasuna, elastiko urdina zuten jokalarien kontraatakeen eraginez min handia egiten zien Hernanikoei, hauek falta asko eginez, laurdenaren bukaeran 14-6 etxekoen alde.

Bigarren zatian, TAKE-koak aprobetxatzen hasi ziren zelai erdian berreskuratutako baloi guztietaz, izan ere aurkariak zelai erdia pasatzen zutenean asko estutzen zuen defentsa aurkitzen zutelako. Atsedenaldian 28-9 ko markagailua izanik.

Hirugarren laurdenean Hernanikoen defentsak pauso bat atzera egin zuen markagailuaren diferentziaren eraginez, eta etxekoek horretaz baliatu ziren puntuak sartzen jarraitzeko, nahiz eta zati honetan 10 puntu sartu, kanasta azpitik huts egite asko egin zituzten, hobetu beharreko puntu bat. Laurdena bukatzean 38-14 ikusten zen markagailuan.

Azkeneko laurdenean, kanasta azpiko jaurtiketa gehiago sartu ziren, horregatik partida 60-19 bukatu zen. Lanean jarraituz asko hobetzeko aukera izango dugu 1 2 3 TAKE!!!

Jokalariak: Manex (9p) Joanes (5p) Jabier (4p) Patxi (8p) Oier (11p) Unai (2p) Euken (17p) eta Danel (4p)

menu
menu