Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Pasa den urteko oroitzapenak

35-42 galtzaile suertatu ziren etxean

Pasa den asteburuan, etxeko lehen partida zuten senior mailako neskek Donostiako Bera Bera Amara taldearen aurka, eguardiko 14:00 tan.
Bi taldeak gogotsu irten ziren ahalik eta azkarren aldeak ezarri nahiean. Baina halakoetan gertatu ohi den bezala, gogoak gehiegizkoak direnean, akatsak behin eta berriz gertatzen dira eta gauzak horrela, asko kostatu zitzaien bi taldeei partidako martxa hartzea. Lehen laurdena bederatzinako markagailuarekin amaitu zen.

Bigarren laurdenean, gure neskek oso joko interesgarria egin eta lehen alde garrantzitsuak ezarri zituzten. Jokalari donostiarrak ezinean zebiltzan etxekoen erasoaldiak geldiarazteko eta erasoan, asko kostatzen zitzaien baloia behar bezala mugitzea. Atsedenaldira 8 puntuko abantailaz heldu ziren tolosarrak.

Atsedenaldiaren ondoren, partida erabat aldatu eta talde donostiarra jaun eta jabe izan zela esan daiteke. Orain, erasoan ezinean zebilena etxeko taldea zen. Behin eta berriz, aurkariak eginiko zonakako defensa nola zulatu ezinean jardun ziren eta errebotean zuten nagusitasunak, kontraerasoan irteteko aukera ematen zien Bera Berako neskeei. Gauzak horrela, markagailua irauli eta partidako denborak nagusiki erabiltzera pasa ziren.

Azken laurdenean, presaren eraginez eta ideia faltaren ondorioz, ezin izan zuen garaipenerako oinarriak ezarri eta partida amaieran 35-42 izan zen emaitza.

Etorkizunera begira, orain arte bezala lanean jarraitu eta egindako akatsak zuzenduz, lehen garaipenaren bila jarraitu behar da. Horretarako aukera ezin hobea dute datorren larunbatean Donostiako Internacional talde gogorraren aurka.

1,2,3… Xuxta!!!

menu
menu