Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Galdutako aukera

TAKE Aralar Kirolak-eko neskek, Zarautz-en aurkako partidua irabazteko aukera polita galdu zuten pasatako larunbatean.

Ordutegia aldatu eta gero, gure jubenil neskek Zarautzeko ZAST taldeko nesken aurka jolasten zuten pasatako larunbat honetan. Antzeko maila duen taldea dala jakinda, tolosarrak gogotsu ziren emaitza positibo bat ateratzeko aukeraren aurrean. Ainhoa L., Laia eta Amets baja ziren partidurako.

Hala ere, hasierako minutuek ez zuten gogo hau islatu. Zarautzekoek erasoan asko asmatzen zuten, etxekoen defentsa ahularen ondorio, eta taldeak ez zituen defentsa kaxkar hauek erasoan konpentsatzen, beraz markagailuan azkar ireki ziren lehenengo hutsuneak. Hasierako 5 minututan 1-10eko markagailua kanpokoen alde. Minutu hauek partidu zaila izango zela argi utzi zuten.

Hasierako kolpe honen ondoren, kostata baino gutxika, esnatzen hasi ziren gure neskak. Hala ere, kanastak generatzea asko kostatzen zitzaion taldeari, eta horrela ez da erreza partiduak aurrera eramatea, argi zegoen defentsan aurrera pauso bat eman behar zela partiduari aurpegia ez galtzeko, eta TAKE-koak honetaz konturatu ziren. Lehen laurdenaren bukaeran, markagailua Zarautzekoen aldekoa zen 11-15.

Bigarren laurdenak antzeko bidetik jarraitu zuen, nahiz eta gutxika erasoan aukera garbiagoak aurkitzen hasi, saskiratze argi asko huts egiten ziren, eta honen ondorioz markagailuan aldeak handitzen jarraitzen zuen. Atsedenaldira 20-32 kanpokoen alde. Nahiz eta sentsazioak kontrakoa esan, Tolosarrak ez ziren Zarautzekoak baino gutxiago, eta gure neskak hau erakusteko irrikan kantxaratu ziren bigarren zatian.

Aipatzekoa TAKE-koek erakutsitako jarrera bigarren zati honetan, Badaude egunak gauzak ez direnen espero bezala ateratzen, baino gogo hauekin jolastu ezkero, beti egongo dira arrazoiak harro sentitzeko. Laurden honetan etxekoek agindu zuten, batez ere defentsako intentsitatea igotzeari esker, 13-7 etxekoen alde 10 minutu hauetan. Zarautzekoak 6 puntura besterik ez zeuden, eta etxekoek borrokatzeko gogoekin jarraitzen zuten.

Aipatzeko esfortzu baten ondorio, 3 minutu faltan partidua berdindu bakarrik ez, baizik eta 2 puntu gainetik jartzea lortu zuten. Momentu hortan Tolosarrak gehio ziren, eta sentsazioak positiboak, baino gauzak aurpegiz zeudela ematen zuenean, Zarautzekoek bere minutu onenak jolastu zituzten. Azken 2 minutuetan 10 puntu saskiratu zituzten, tiro libreko marratik asmatu (ez gu bezala 33-tik 11 partiduan…), eta defentsa gogor batzuei esker, garaipena Zarautzera eramatea lortu zuten.

Pena bat gure neskek eginiko esfortzua eta gero. Baino partiduak ideia bat indartzeko balio digu: Partiduko 40 minututan %100-a ematea ezinbestekoa du taldeak.

Asten zehar gogotsu lanen jarraitzea egokitzen zaigu, hau hasi besterik ez da egin, eta ikasten jarraitzeko garaia da. Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

P.D. Aipatzeko afarian bizitako giro ezin hobea. Gauen bai eman zutela %100-a! Aupa ekipo!

menu
menu