Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehen garaipenak ihes egin dio TAKE Iurre Tabernari

Arrasate eta Zarautzen alde erori da balantza azken bi partidetan, markagailu parekatuak izan arren.

Ezin izan du garaipenik lortu momentuz TAKE Iurre Tabernak. Azken bi jardunaldietan Arrasateko eta Zarauzko taldeei egin die bisita, eta bi porrotekin itzuli behar izan du Tolosara, gutxigatik izanda ere.

Arrasatekoa ez zen partida ona izan. Momenturo presaka jolastu zuen talde tolosarrak, baloi asko galdu eta saskiratzeak bilatzeko erabaki txarrak hartuz. Horrez gain, defentsan ez zen ia talde lanik egon, jokalariak euren artean gutxi lagundu baitziren. Horri, 1x1koetan intentsitate falta gehitu behar zaio. Arrasateko taldeak, teknikoki gutxiago izan arren, bere nagusitasun fisikoa baliatu zuen, eta azken momenturarte TAKEk irabazteko aukera izan zuen arren, 43-36 amaitu zen norgehiagoka.

Astebetez gogor entrenatu ondoren, Zarautzen kontrako partidura gogoz iritsi zen taldea. Defentsan gehiago aplikatu ziren tolosarrak oraingoan, denen artean kanastarako bidea oztopatzen saiatu baitziren jokaldiro. Aurkariaren mozketak ere ondo zaindu ziren, orokorrean. Erasoan, aldiz, aurreko astean pastakoaren antzekoa errepikatu zen: urduritasunak erabaki txarrak hartzera eraman zituen jokalariak eta beharrik gabeko presaz jolastu zen askotan. Zenbait akatsen ondoren, markagailuan 9 puntugatik galtzera iritsi zen TAKE Iurre Taberna 3.laurdenean, baina buruarekin jolastuz eta presio on bati esker, markagailuari buelta eman eta amaierara iristeko bi minutu falta zirela 7 puntu gora jarri zen Tolosako taldea. Momentu horretan presak eta urduritasuna itzuli ziren, eta berriro ere hiruzpalau erabaki txarrek garaipenak eskuetatik alde egitera eraman zuten. Saskibaloian 7 puntu ez baitira ezer. Amaierako markagailua 50-48 izan zen, Zarautzen alde.

Argi dago lanean jarraitu beharra dagoela, talde honek badu eta maila galdu dituen hiru partidak irabazteko. Entrenamenduetan lan eginez eta partidetako 40 minutuetan lasaitasuna mantenduz, seguru laster iritsiko direla garaipenak.

Hurrengo partidua azaroaren 8an izango da Tolosan, Atletiko San Sebastian taldearen aurka 10:30tan.

ANIMO MUTILAK eta 1,2,3…TAKE!

menu
menu