Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bigarren garaipena TAKE Aralar Kirolakeko neskentzat

Bikain kadete neskak

Joan den larunbatean, Tolosan jokatu zuten, 12:00tan TAKE Aralar Kirolakeko neskek, BIP Loinazpe taldearen aurka. Lehen partidua zuten etxean eta gogotxu iritsi ziren neskak kiroldegira.

Aurreko astean hasitako bideari eusteko asmoz zeuden. Kantxaratu ziren bezala, defentsa indartsua burutu zuten, aurrean zuten taldearen akatsak aprobetxatuz. Loinazpe taldeko neskek baloia igotzeko zituzten zailtasunak ere aprobetxatu zituzten, eta oraingoan ere kontra eraso asko sortzea lortu zuten Tolosarrek. Lehen laurden borobilaren ondorioz, 23-8ko emaitza lortu zuten.

Bigarren laurdenean, aldea handitzeko asmoz kantxaratu ziren neskak. Defentsa bikaina burutu zuten, horrela, aurrean zuten taldea guztiz ezeztatu zuten eta ez zuten punturik sartzea lortu. Emaitza, 41-8koa izan zen erdi denboran.

Hirugarren laurdenean, gure neskak jokoa gelditzen saiatu ziren. Defentsan ere fin mantendu ziren baina gehiago kosta zitzaien erasoa amaitzea. 51-16 hirugarren laurdeneko emaitza.

Azken laurdenean, nekeak ere lagunduta, atzean hutsune batzuk izan zituen etxeko taldeak. Garaipen argi baten aurrean zeuden eta bikain bukatu zuten partida gure neskek, azken emaitza: 66-26.

Jarraitu lanean neskak!! Eutsi jarrera bikain honi!!

1,2,3…TAKE!!

menu
menu