Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKEk akatsak garesti ordaindu ditu Easo liderraren aurka

TAKE Tolosa 75 - Easo 83

Partidu zaila TAKEk EBA ligan etxean bere debutean jokatu beharrekoa. Sailkapeneko liderra eta zilarrezko LEB ligako taldeen aurka Euskal Kopako txapeldun izan zen Easo hain zuzen ere. Ez zen erraza izango garaipena eskuratzea, baino Askartzaren aurkako garaipenaren ondoren taldeak sentsazio ezin hobeak zituen partiduari aurre egiteko. Ez da ahaztu behar tolosarrek ez dutela etxean 2012ko azaro hasieratik galtzen eta Usabaletik garaipena eraman nahi duenak asko izarditu beharko duela erakutsi nahi zuten.

Partidurako Yon eta Alain entrenatzaileek jokalari guztiak zituzten beraien esanetara partidu gogorrari aurre egiteko. Easok ere jokalari guztiak jokatzeko prest zituen, beraien artean Del Valle eta Perez nabarmendu behar dira. Zilarrezko LEB ligan zenbaki onak erakusten dituzten jokalariak.

Tolosarrak partidua sekulako erritmoarekin hasi zuten, Easokoen erasoko aukera guztiak zapuztuz. Defentsa gogor batek donostiarrak 6 minutu jokuan saskiratu gabe eduki zituen eta jaurtiketa libreko eremutik iristen ziren beraien puntuak. Gaizka Maizak 8 puntu ia jarraiak saskiratuta taldeko erasoa gidatu zuen lehen laurdenean. Lehen hamar minutuak 19-6ko markagailuarekin amaitu ziren, Usabalera gerturatu ziren zaletu mordoen esperantzak piztuz.

Bigarren laurdenean Easokoak markagailuan gerturatu ziren 6 hiruko saskiratuz eta etxekoen defentsa ezerezean utziz. Tolosarrek lehen laurdeneko abantaila mantendu nahi zuten baino defentsako akatsek ezinezkoa egin zuten atsedenaldira aurretik joatea. 34-36 atsedenaldian.

Atsedenaldiaren ondoren TAKE oso fuerte atera zen eta 7-0ko partzialarekin berriz markagailuan aurre hartu zuten. Goarren puntuak Nagore eta Perez-en puntuekin erantzuten ziren. Partidua saskiraketa trukaketa batean sartu zen, zaletuen gozamenerako.

Azkeneko laurdena aurretik eta dena erabakitzeko. Easo aurretik bi puntuz. Urdinak zaletuen bultzadaz azken laurdenaren hasieran azken aldiz aurretik jarri ziren. Orduan Easoko jaurtitzaileak esnatu eta laurden honetan 5 hiruko saskiratuz, buelta emateko ezinezkoa izango zen abantaila lortu zuten. Etxekoei baloiari azkartasuna ematea eta jaurtiketa aukera hobeak lortzea falta izan zitzaion azken minutuetan. Gertu egon arren amaierako 75-83 mingarria. Easok TAKEren akats guztiak behin eta berriz zigortu zituen, ikasi beharreko asko partiduak etxean gelditzeko.

Klubak Usabal bete zuten guztien alguntza eskertu nahi du.

Hurrengo astean partidu gogorra izango dute etxetik kanpo Santurtziren aurka. Igoera lortzeko beste faboritoetako bat. Baskoniako jokalari ohia den Unai Calbarro fitxatu berri dute. Partidua larunbatean 11:45tan izango da. Taldearekin autobusez bidaiatzeko aukera izango da. (astean zehar zabalduko da informazioa)

Laurdenak: 19-6, 15-30, 24-24, 17-23. Amaieran 75-83

Partiduko estadistikak: http://competiciones.feb.es/estadisticas/Partido.aspx?p=1383862

Argazkia: Mikel Iraola

menu
menu