Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipena Aldapetan

Lehenengo urteko infantil neskek denboraldiko bigarren garaipena lortu zuten Donostiko Marianistetan jokaturiko partidan

Lehen jardunaldian Tolosako kiroldegian jokatu ostean, asteburu honetan Donostiako Summa Aldapeta taldearen aurka jokatu zuten gure neskek. Partidak, aurreko asteko emaitza berdina izan zuen baina alderantzizko ordenean. Etxean 36-19 irabazi ondoren, Marianistetan jokaturiko partidua 19-36ko markagailuarekin amaitu zen.

Gauzak horrela beraz, bi partidu jokatu biak irabazi. TAKE Izaskun taldeko neskek lehenengo urtea dute aurtengoa astean bi entrenamendu eta partidua jokatuz. Pixkanaka pixkanaka dinamika berrira ohitzen doaz eta hori nabari da. Larunbatean erakutsi zuten jokatzeko duten gogoa, bat ez bazen bestea baitzen entrenatzaileei gehiago jokatuko ote zuen galdetzen zion jokalaria.

Aste honetan ere, entrenatzera gustura eta gogotsu etortzearen helburua betetzen bada, atzetik etorriko dira saskibaloian hobekuntzak eta pozak. Aurretik bi aste dituzte, selekzioen arteko txapelketak direla eta asteburu honetan ez baitute jardunaldirik izango. Segi horrela neskak!

1,2,3 TAKE!!

menu
menu