Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kadete nesken garaipena etxean

TAKE Aralar Kirolak Antigua Luberriri gailendu zitzaion (70-21)

Antigua Luberri BGEKE taldea jaso zuen TAKE Aralar Kirolak Larunbatean Tolosan. Aurreko urteetatik ezagutzen zuten taldea zen aurrean zutena. Taldea ez dago bere momentu osasuntsuenean, Leire Amondarain eta Elixabete Lopetegiren lesioak direla eta. Hala ere, taldea gogotsu iritsi zen kiroldegira.

Aurrean zuten taldea ez zen gai izan gure nesken jokoa gelditzeko inongo momentuan. Tolosarrei, lehen laurdenean, Luberri taldearen erritmoa kontajiatu zitzaien, motel hasi zen partida. Lehenengo zatian 38-15-eko emaitzarekin bukatu zen.

TAKE-ko neskek, beren erritmoa kantxaratzea erabaki zuten, aurrean zuten taldearen zailtasunak aprobetxatuz, hainbat baloi lapurtu eta kontraeraso asko saskiratzea lortu zutelarik. Errotazio askoko partida izan zen, horrela, guztiak indartsu zeuden bukaeran ere. Erritmoari eustea lortu zuten eta azkenean 70-21eko emaitzarekin bukatu zen.

Taldean lanean aritzearen ondorioz lortutako emaitza gozoa neskak! Zorionak!

Datorren asteburuan atsedenaldia daukate neskek. Lanean jarraitzeko asmotan bueltatuko dira ordea, gure neskak entrenamenduetara astelehenean.

Jarraitu horrela!!

1,2,3….TAKE!!!

menu
menu