Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garrantzitsua den beste urrats bat

43-32 gailendu zitzaion OIARSO taldeari

Larunbatean asko zuten jokoan tolosarrek eta lan on bat burutu ondoren, garaipena etxean geratu zen.

Etorkizunean ikusiko da partidu honen garrantzia baina taldeak argi zuen partidua galduz gero goran egoteko aukerak asko murrizten zirela. Again honegatik, lehen laurdenean ez zuten asmatu saskira begira eta OIARSO taldeak lehen abantaila lortu zuen.

Bigarren laurdenean berriz, atzean estutu eta markagailuari buelta ematea lortu zuten tolosarrek. Atsedenaldira 10 puntuko abantaila zutela iritsiaz, azken segunduan Martak sarturiko saskiratze bikain bati esker.

Hirugarren eta laugarren laurdenak nahiko paretsuak izan ziren bi taldeen aldetik eta tolosarrek atzean eginiko lan politaz baliatuz, markagailuan aldea mantentzea lortu zuten.

Larunbatean CAFES AITONA ASKATUAK A-ren kantxa bisitatuko dute neskek. Ea hirugarren garaipena jarraian lortzeko aukera duten.

1, 2, 3… XUSTAAAA!!!!

menu
menu