Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Tolosa - Pas Pielagos. Larunbatean Usabalen 18:30tan

Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean (2-3). Garaipena lortzeko zaletuen laguntza ezinbestekoa izango da.

Burgosen galdu ondoren partidu garrantzitsua izango dute Yon eta Alainen mutilek Pas Pielagos talde kantabriarraren aurka. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean 2 garaipen eta 3 porrotekin eta irabazleak aurrepauso nabarmena emateko aukera izango du.

Partidurako jokalari guztiak entrenatzailearen esanetara egongo dira tolosarren aldetik. Kantabriarren artean Edu Ruiz, duela bi urte ACBn Valladoliden edo GBCrekin LEB ligan aritutakoa. Jokalari erreferentea barruko jokalarien artean Raul Respuelarekin batera. Baino taldearen erreferentea David Garcia dugu. Bataz beste 16,8 puntu, 3,8 errebote eta 3,5 asistentzia banatzen ditu. Dudarik gabe zaindu beharreko jokalaria.

Tolosarrek gauzak ondo egin beharko dituzte garaipena etxean gelditu ahal izateko baino horretarako ezinbestekoa izango dute Pielagosekoen joko azkarrean ez sartu, barruko jokalariei gogor egin eta sortzen dituzten espazioetan jaurtitzaileei aukerarik ez ematea. Jokalariak gogotsu daude aurreko partiduari buelta emateko eta Usabal beste urtetako gotorleku bilakatzeko.

Partidua larunbatean Usabal kiroldegian jokatuko da arratsaldeko 18:30tatik aurrera. Ezinbestekoa izango da zaletuen laguntza garaipena etxean geratzeko.

Etorri taldea animatzera!!

menu
menu