Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Berriri onena, zaharrak berri

Erraz gailendu ziren Askatuak-en aurrean

TAKE-ko Senior mailako nesken taldeak larunbat arratsaldean Altzako polikiroldegian jolastu zuen partidaren amaieran, “Berririk onena, zaharrak berri” esaldiak laburtzen zuen.

Sailkapenean erreparatuz gero, Donostiako Askatuak taldea ez zen gure taldeari eragozpen gehiegi jar ziezazkiokeen taldea, baina sailkapenak askotan ez du benetako informazioa ematen. Are gehiago, oraindik ere bost norgehiagoka besterik ez direnean jolastu.
Gauzak horrela, taldeko partaide guztiak hurbildu ziren, bakoitzak ahal zuen neurrian taldeari laguntzera. Batzuek, euren jokorik onena kantxaratuz eta besteak, armailetatik taldea animatzera. Lehen minutuetatik argi eta garbi geratu zen partidaren emaitza ez zela arriskuan egongo.

Talde tolosarrak bere jokoa serioski egiteari ekin zion. Lehen aldeak berehala ezarri ziren eta orduz geroztik, hazi besterik ez ziren egin amaierako 18-68 emaitzeraino, 3. garaipena eskuratuz.

Aipatu, KIROLARI donostiarren jarrera. Amaierako agurrean partaide batek zioen bezala, bi urte bait daramazkite partidak bata bestearen jarraian galduz eta hala eta guztiz ere, jarrera ezin hobea erakutsi zuten eta. Une oro, jarrera zintzoaz lehiatuz. Bejondeizuela!!!

Datorren larunbatean, gure neskak Usabalgo polikiroldegian jolastuko dute Beasaingo BKL taldearen aurka. Ziur partida borrokatuagoa izango dela.

menu
menu