Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezin etxetik kanpora bi garaipenak eskuratu

Senior lehen maila: DKS 62 - TAKE Orbela 42. Senior hirugarren maila Katu Kale 60 - TAKE Coaches 62

Larunbatean Take orbela taldea urteetan gogoratzen naizen partida kaskarrena jokatu zun donostian DKS contra. Taldea baja asko eduki arren oso penagarria eraktsi zigun. Donostiarrak orain arte garaipen bakarra zeukaten , beraz irabazteko partida, bainan gainetik pasa ziguten eta atsedenaldia 37-11 irabazten zijoazten. Hitzak sobrean dare. Hemednik aurrera zeozer txukundu zuten bere jokoa, eta bukaeran 62-42 galdu zuten. Lana egita bakarrik geratzen da.

Hirugarren mailan ordea, larunbatean arratsaldeko 18:00-tan, Eibarren zuen zita TAKE Coaches-ek. Aurkaria Katu Kale liderra, beraz partidu zaila aurreikus zitekeen.

Halaxe suertatu ere, lehen bi laurdenetan joko maila bikaina eskeni genuen, talde bezala jokatuz eta jokalari bakoitzak berea emanez. Atsedenaldira 7 puntuko abantailaz iritsi ginen eta joko ona eginez.
Espero zitekeen bezala liderrak jokoa estutu zuen hirugarren laurdenean, honek erabaki txarrak hartzea ekarri zuen, erasoan talde bezala jokatu beharrean bakoitzak bere erabakiak hartzen zituen, defentsan eskuak jeitxi genituen eta gainera ez genio elkarri laguntzen.

Talde izaera galduz gero zer egin gutxi dugu, horrela aurkariak 12 puntuko abantaila zuen partida bukatzeko 5 minutu faltan. Orduan hutsarte baten ondoren berriro lehen bi laurdenetako jarrera kantxaratu genuen, defensa gogor batetik hasita abantaila jan genion aurkariari, 8 segundo faltan markagailua berdinduta eta irabazteko baloia gure eskuetan zela jarri ginen.

Baloia ondo jokatu eta partida ia amaituta zegoela bi jaurtiketa libre zituen Joakinek partida etxera ekartzea ahalbideratuko zutenak. Joakinek ez zuen hutsegin, bi jaurtiketak sartu eta partida 60-62 poltsikoratu genuen.
Garaipen bikaina, argi erakutsi diguna talde bezala jokatuz, lortuko ditugula emaitzak, dena den talde berria da eta lan asko dugu egiteko.

menu
menu