Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Coachesen garaipen argia Oreretan

Gamon 27 - TAKE Coaches 76

Larunbatean TAKE Coaches-ek Oreretan zuen zita, aurkaria Gamon Bidania taldea genuen, taulako azken postuan dagoen taldea.

Kantxaratu eta berehala nabarmen geratu zen bi taldeen arteko maila desberdintasuna. Partida haseratik puskatu genuen azken emaitza 27-76-koa izan zelarik.

Taldeak lan ona burutu zuen eta partida osoan maila on bat erakutsi zuen.

Hemendik aurrera lanean gogor jarraitu beharra dago, datozen partiduek erakutsiko bait dute talde honen benetako maila zein den.

menu
menu