Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Argitik ilunera

Partidu zaila bigarren urteko kadeteek jokatu zutena larunbatean Usabalen

Partiduan sartuta hasi zuten norgehiagoka etxekoek, erritmo bizia jarriaz jokuari eta atzekaldean lan txukuna eginez. Astean zehar egindako lan txukunak bere fruituak eman zituen eta ideiak garbi zituztela Easo taldeari aurre egiteko gai izan ziren lehen 20 minutuetan. Atsedenaldira 9 puntuko desabantailarekin iritsi ziren.

Bigarren zatian ordea ez ziren kantxaratu partiduak exijitzen zuen kontzentrazioarekin eta aurkariak nahi izan zuen moduan jokatu ahal izan zuen. 20 minututan 11 puntu bakarrik sartzeko gai izan ziren eta atzean nekea nabaritu zen. Azken emaitza 35-63 izan zen.

Larunbat honetan Azpeitira egin beharko dute bisita tolosarrek, ea zorte hobea duten eta garaipena etxeratzeko gai diren. 1,2,3, TAKE.

menu
menu