Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gogorra eta merezitako garaipena

Bikain dabiltza TAKE Aralar Kirolak-eko neskak

Joan den igandean, hilak 14, Donostian jolastu zuten TAKE Aralar Kirolakeko neskek partida, Erroibide BERA-BERA taldearen aurka. Sailkapenean aurretik zegoen taldea, fisiko ona eta defentsa gogorra duten taldea.

Beroketa on baten ondoren, garbi zuten neskek lehenengo laurdenak duen garrantziaz. Kantxako bostak, baita aulkian geratu ziren beste seiak ere, gogotsu zeuden, eta indartsu. Defentsa sendoak ezaugarritzen du TAKE-koen jokoa. Atzean lan on baten ondoren, baloi asko lapurtzea lortu zuten.

Lehen zatiaren emaitza 16-27koa izan zen Tolosarren alde. Nekea nabaria bazen ere, bazekiten aurrean zuten taldeak ez zuela besorik jaitsiko eta beraiek ere eutsi zioten partiduaren erritmoari. Defentsan gogor jarraitu zuten eta makina bat kontra-eraso lortu zituzten. Horrez gain, aspaldian egindako lanaren ondorioz, joko geldian ere gauza politak egiteko gai izan ziren gure neskak.

Azken emaitza 33-54koa izan bazen ere, gogorra izan zen partidua, golpe eta falta ugarikoa hain zuzen.

Gabonen aurretik, azken partidu bat daukate TAKE-ko neskek Tolosan, datorren larunbatean BERA-BERA Zurriolaren aurka.
Animo neskak, lan bikaina egiten ari zarete!!

1,2,3…TAKE!!!

menu
menu