Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Etorkizuneko bideen berri

Taldeko lehen sailkatua eta hirugarren sailkatua aurrez-aurre.

Ligaxkako azken jardunaldiko partida jolasten zen larunbatean, TAKEko senior mailako nesken taldearen eta Añorgako taldearen artean.

Bi taldeek etxeko lanak eginak zituzten eta ez zuten ezer jokoan, elkar ezagutzea baizik. Gauzak horrela, gure neskak partida txukuna egin eta igoerako sailkapenerako jolastuko den ligaxkarako sentsazio onekin amaitu nahi zuten.

Partida indartsu hasi eta lehen aldeak etxeko taldeak lortu zituen. Saskiratze errezekin eta defensa gogorrekin. Poliki-poliki talde donostiarra nagiak kendu eta partidan sartzen joan zen eta lehen aldeak ezerezean utzi zituen lehen laurdenaren amaieran, 11-11 amaituz.

Bigarren laurdenaren lehen zatian, bi taldeak gogor jardun zuten eta aldeak oso txikiak izan ziren. Laurden honen erdialdetik aurrera, gauzak guztiz aldatu ziren. Talde bisitaria presioa egiten hasi zen eta gure neskak noraezean harrapatu zituzten, baloia nola mugitu ez zekitela eta euren joko erritmoa zentzurik gabe handituz. Sailkapenean ez zuten ezer jokoan eta presio falta honek soberan luzatu zen erlaxazioa ekarri zuen, taldearen gabeziak agerian utziz. Atsedenadira, 9 puntuko desabantailarekin iritxi zen etxeko taldea.

Bigarren zati osoan taldeak itxura hobeagoa eman zuen baina talde añorgatarrak kontrolpean izan zuen partida. Amaieran, 41-51 ko emaitza izan zen.

Zerbait irakatsi baldin bazuen partida honek, aurrerantzean, aurkari izango ditugun taldeak fisikoagoak eta teknika hobeagokoak izango direla izan zen. Honi aurre egiteko, helburuak lortzeko grina eta lanean jarraitzeko gogoak ezinbestekoak izango dira. Ziur gure neskek larunbatean emandako itxura erraz hobetuko dutela Gabonen ondoren hasiera emango zaion ligaxkan. Horretarako ezin hobeto etorriko zaizkie, talde osoak batera opor aste hauetan egin ahal izango dituen entrenamenduak.

Animo neskak!!!!

1,2,3…..Xuxta!!!!

menu
menu