Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Akatsak garesti ordaintzen direnean

Megacalzado Ardoi 65 - TAKE Tolosa 58

TAKE-ko lehen taldea gogotsu bidaiatzen zuen Iruña aldera igande honetan. Iñaki eta Ibai taldearekin bidaiatzen zuten, naiz eta azken hau jolasteko ez egon. Aurretik ondo prestatuta zemakiten partidua Tolosarrek, aurkaria ondo ezagutzen zuten, eta eguberritan lan ona burutua zeukaten TAKE-koek.

Gauzak horrela, gure jokalariek bazekiten zeintzuk ziren eginbeharrekoak, ala ere gauzak ez ziren atera espero bezala. Hasiera ordea bai izan zen Tolosarren interesentzat beharrezkoena. Erasoan saskira bidean agresibo izanez, markagailuko lehen abantailak lortu ziren, eta naiz eta Savitski azkar erakutsi bere kalitatea, Jarraiko bi hirukoen bidez, lehen laurdenaren amaieran emaitza 10-14ekoa zen Tolosarren aldekoa.

Bigarren laurdenean ordea gauzak okertzen hasi ziren. Defentsan edukitako pare bat akatsak garesti ordaindu ziten taldeak (EBAn akatsak ez dira barkatzen), eta Nafarroakoak markagailuari buelta ematea lortzen zuten. Atsedenaldira emaitza 31-28koa zen etxekoen alde.

Partidua berdindua zihoan, eta sentsazioak ez ziran txarrak, baino bigarren zatian, sentsazio hauek okertzen jun ziran gutxika. Erasoan baloia azkar mugitzea ez zuen lortzen ekipoa, eta laurden osoan solik Goar eta Jon Aza lortzen zuten saskiratzea. Taldea hau ekipo bat jolastea lortzen ez badu, kostata aterako dira partiduak aurrera. Ardoi-koek ondo atera zioten probetxu situazio honi, eta azken laurdenera 11 puntuko abantailarekin sartu ziren.
Naiz eta joko aldetik eguna ez izan, jokalariek bukaeraino borrokatuko zutela argi zuten. Azken bultzada batekin,Tolosarrak 5 puntutara ipini ziren 3 minutu faltan, baino atzokoa ez zen TAKE-koen eguna, eta Ardoi-ekoek, ondo gestionatu zituzten azken minutu hauek. Bukaerako emaitza 65-58 etxekoentzat.

Lanen jarraitzea besterik ez da geratzen. Argi zeukan taldeak EBA-n ez zela egongo partidu erresik, eta emaitza onak lortzen jarraitzeko, asten zehar lana gogor egin behar dela. Beraz bide berdinetik jarraitzera.
Beti bezala, eskertu Iruñera gerturatu ziren zaletu guztiei. Beraien babesa ondo nabaritzen da! Milesker!
Datorren larunbatean, 19:00-tan Usabalen, partidu berria U. Valladolidi talde indartsuaren aurka. Aupa mutilak!

menu
menu