Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Galdera gehiegi erantzun gutxirentzat

Erreflexiorako unea

Larunbatean senior neskek igoera faseko lehen partidua jolastu zuten Usabalen Bera Bera Gros talde donostiarraren aurka, azken emaitza 31-41 izan zelarik.

Fase berri bat hastea, aurkarien exigentzi maila, erronka berriak izatea… nahikoa aitzaki beharko lukete izan taldea motibatua egoteko baina badirudi tolosarrek beste zeozer behar dutela, nahiz eta ez jakin zer den.

Partiduak ez zuen istoriorik izan. Lehen minutuetan bazirudien tolosarrek aurkariari zail jarri nahi zizkiotela gauzak baina honek ez zuen gehiegi iraun. Donostiarrak berehala jarri ziren aurretik markagailuan eta aldea mantentzea besterik ez zuten behar izan partidu lasai batean. Atsedenaldian 10 puntuko aldea azaltzen zuen markagailuak donostiarren alde.

Orokorrean taldea ideia argirik gabe ibili zen erasoan, motel momentu askotan eta intentsitate gabe defentsan. Horrela zaila da fase berri honetan dauden taldeekin konpetitzea.

Asko gara taldean eta jokalariengan sinisten dugunak, ez entrenatzaileak bakarrik bainan geroz eta galdera gehiago daude airean eta erantzunak falta dira:

Non egon nahi du taldeak lehiatzen?
Zer gertatzen da taldeak motibazio bera ez izateko urte guztian zehar?
Zergatik du horrenbesteko eragina taldean aspektu pertsonalak?
...

Autokritika egin behar dugu denok, noski entrenatzaileak barne. Denboraldi erdian gaude eta taldea haseran egon nahi zuen lekuan dago, hau da, aurrekoekin borrokan. Ea jarrera aldatzen dugun eta DENOK gure onena jartzen dugun.

Larunbatean taldeak IRUNen jokatuko du.

1, 2, 3…. XUSTA!!!!

menu
menu