Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Oria Electricidaden garaipena azken momentuan

Azken segunduetan erabakitako partidua

Partidu erakargarria izango zela pentsatzen genuen eta horrelaxe izan zen, azken segundoetan erabaki zen norgehiagoka.

Gabonetatik etorri eta entrenamendu bakarrarekin soilik iritsi ginen arrasatekoen aurkako partidura. Hala ere beroketa bikain bat burutu eta gero partidua borrokatzera irten ginen kantxara. Lehen minutuak bikain joan ziren, hartutako abantailak laurden amaierara aurretik joateko aukera eman zigutelarik. Azen bizpahiru partiduetan gertatzen ari den bezala, bigarren laurden kaxkarra burutu genuen. Ez genuen gogotsu jolastu, burua partidutik kanpo izan genuen, saskiratzez errazak lortu zituzten… Eskerrak atsedenaldia iritsi zela!

Hirugarren laurdenak garrantzitsuak izan ohi dira talde honentzat. Berriro ere indartsu kantxaratu ginen 13 puntuko aldea 4 puntura jaitsi arte. Laugarren laurdenean erabakiko zen dena. Defentsa gogortu genuen eta pare bat baloi lapurtu genituen. Azkeneko minutuan berdinketa zela markagailuan erabakiorra izango zen saskiratzea lortu zuten tolosarrek. Arrasatekoek ezin izan zuten saskiratu eta etxekoek jaurtiketa libreko marratik asmatu zuten, 5 puntuko abantailaz garaipena lortuaz.

menu
menu