Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Umiltasunetik behar zuen garaipena

TAKE Gorriti eta Bera bera taldearen aurkako norgehiagokan, TAKE aurrera

Larunbatean jokatu zen partida goizeko 9etan usabal polikiroldegian, BeraBera talde donostiarraren aurka.

TAKE Gorriti lehen laurdenean taldea oso gogotsu kantsaratu zen eta indar handia ipini zuten bai erasoan eta baita defentsan ere. Talde lan onak gutxi iraun zuen ordea, 2.laurdenean, bakoitzak beretik taldeari eman beharrean, nor bere jokoa egiten hasi ziren, bururik altxa ezinda eta zegokien baina zama handiagoa bizkar gainean hartuta. Hala ere, markagailuan aurretik zirela joan ziren atsedenaldira.

Handik bueltan berriz indarrak berreskuratu eta joko onarekin hasi ziren eta partida bereganatzea lortu zuten.

Aipatzekoa da, taldeko jokalari batzuk, partida guztian zehar aurretik joanda ere, ez zutela jakin aurkariari errespetua eta humiltasuna mantentzen. Oinarrizko araua da hori saskibaloian. Aurrerantzean bada zer hobetua eta kantxan beste irudi bat azaltzeko aukera ugari izango dute gure neskek.

Animo neskak eta jarraitu gogotsu lanean.

1,2,3...TAKE!!

menu
menu